2013/09/23

2013/09/03

SAKABANAKETAK ERAGINDAKO AURTENGO ZAZPIGARREN ISTRIPUA

Etxerat-en webgunean irakurrita:

Aranjuezeko gartzelan preso den Asier Aginakoren ama eta lehengusinak izan dute auto istripua aurrez-aurreko bisitara bidean. Ezbeharra, astelehen honetan izan da goizeko 10:00-etan Madrileko Guadalix de la Sierra udalerriaren parean, errepidearen estugune batean lur orotako ibilgailu batek atzetik jo eta bidetik atera dituenean. Senide biak ospitalera zuzendu ostean eta zegozkien probak egin eta gero, jasotako kolpeak eragindako lesio zerbikal eta lunbarra diagnostikatu diete. Aurrez-aurreko bisita gabe geratu dira eta kotxeak kalte handiak izan ditu.

Gogora dakargu, euskal preso politikoen senide eta lagunak milaka kilometro egitera behartuak direla astebururo dispertsio politikaren eraginez. Istripuak, osasunaren hondatzea, eta 16 kasutan ere, heriotza errepidean...hau da, egungo espetxe politikak dakarren kalte-ordaina legez dagokigun bisita eskubidea gauzatzeko.
Asierren ama eta lehengusinaren kasuekin batera, 17 dira aurten zauritutako senideak izandako zazpi istripuetan.
Etxeratek, dispertsioan oinarritutako espetxe politikarekin bukatzea eta guri eta gure senide presoei dagozkien eskubideak errespeta daitezan aldarrikatzen dugu. 

2013/08/25

ABUZTUKO "AZKEN BARIKUE"

Hilabete honetako "azken barikue" Emeterietako jaien hasiera egunean izango da. Beraz, datorren ostiraleko elkarteratzea Goikoelelexalden arratsaldeko 20:00etan egingo dugu.
197/2006 DOKTRINA ETEN!
15AK HERRIRA!



2013/07/31

"HERRIRA" DONE JAKUE BIDEAN

Larrabetzutik urtero milaka erromes eta ibiltari pasatzen da Done Jakue bidea jarraituz (uda partean gehienak).
Larrabetzuko HERRIRAk bidaiarioi euskal preso eta iheslarien egoera azaltzeko lau hizkuntzetan (euskaraz, ingelesez, frantzesea eta gaztelaniaz) zenbait panel informatibo jarri ditu herrian zehar.











2013/07/26

GAZTE EGUNEKO TXANDAK

Hori Bai gaztetxeak urtero antolatzen duen GAZTE EGUNE abuztuaren 3an ospatuko da.
Aurten ere Herrirak txozna bat jarriko du herriko kalean, eta bertan lan egiteko jendea behar dugu. Hiru orduko lau txanda (sei lagun bakoitzean) antolatu ditugu.
Animatu eta apunta zaitez Aretxabalan!




2013/07/24

UZTAILAREN 29AN KONTZENTRAZIOA LOIUKO AIREPORTUAN

Datorren astelehenean, hilak 29an, Euskal Herrira datozen bisitariei gure preso eta iheslarien egoera salatzeko eta azaltzeko elkarteratze bat burutuko dugu Loiuko aireportuan.
Bertaratu zaitezten gonbitea luzatzen dizuegu (eraman txaleko berde fosforitoak).
EUSKAL PRESO ETA IHESLARIAK HERRIRA!



2013/07/04

ETXERAT: EKAINEKO HILABETEKARIA

Ekainean zehar espetxeetan eta espetxeetatik kanpo emandako gertaeren berri ematen duen Etxeraten hilabetekaria.

Euskaraz:



Gaztelaniaz:


"JOSEMI ETXERA" HERRI EKIMENA

Larrabetzuko "Josemi etxera" herri ekimenak sinadura kanpaina abiatu du Kurrilloren askatasuna eskatzeko. 
Jadanik zenbait larrabetzuarrek izena eman dute kanpainari hasiera emateko. Gainerako herritarrok irailetik urtarrilera aukera izango dugu gure atxikimendua adierazteko.



2013/06/29

2013KO EKAINEKO "AZKEN BARIKUE"

Uztailaren 3an Kurrillok 10 urte egingo ditu Espainako kartzeletan. Hilabete honetako "azken barikuko" argazkiak hemen: